XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agintariak eta Lanarigoa Norgehiagoka eta Lehiaketak EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

/Euskal Herriko Unibertsitatearen 1988.eko Urtarrilaren 25eko ERABAKIA, ihardupidea amaiturik eta Unibertsitate-Eskolako Irakasle Titularren Kidegoako plaza bat hutsik uzten dela jakin erazten duena.

/Euskal Herriko Unibertsitatearen 1987.eko Apirilaren 14ko Erabakiaren bidez (maiatzaren 6ko E.B.O.), Unibertsitate-Eskolako Irakasle Titularren Kidegoko plaza baterako deia egin zen, ondoko jakintz arloa: Finantz Ekonomia eta Kontabilitatea Saila: Oraindik eratzeko.

Plaza lortuko duenak betebeharreko iharduerak: Ekonomilarientzako Matematika (II) (Finantz Eragiketetarako Matematikaren Irakaskuntza).

Enpresa-Ikasketen Unibertsitate-Eskola (Bilbo).

Eta Irailaren 26ko 1888/1984 Erret Dekretuaren 11.2,a) artikuluan adierazten denaren arauera, Batzordeak plaza betetzeko proposamenik egin ez duenez, beronen hiru partaidek, gutxien direla, lehiakide bakarra onartu ez dutelako.

Errektorego honek, ihardupidea amaiturik, gorago aipatu Unibertsitate-Eskolako Irakasle Titularren Kidegoaren plaza hutsik uztea erabaki du.

Guztiek jakin dezaten publikoki adierazten dena berau.

Leioan, 1988.eko Urtarrilaren 25ean. Errektorea, EMILIO BARBERA GUILLEM.